
KULTUR TALDEETAKO MATRIKULA EGITEKO ARAUTEGIA
BIZKAIKO CAMPUSA
Bizkaiko Campuseko Kultur Gestiorako Bulegoak antolatzen dituen kultur taldeetan parte hartzeko derrigorrezkoa da matrikula egitea. Arautegi orokorrak dioena betetzeaz gain, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
• NANaren fotokopia
• Izena emateko orria, ondo betea.
• Ordainagiria.
• EHUko matrikula agiriaren fotokopia (indarrean dagoen ikasturtekoarena).
• Istripu aseguruaren fotokopia.
—(Istriputzat hartuko da ikasleak ikasle izateagatik zuzen zein zeharka dituen jardueretan izan lezakeen edozein gorputz-kalte, baldin eta jarduera horiek (kirol ekintzak, asanbladak, ikasketa bidaiak, praktikak edo "karrera-amaierako proiektuak," eta antzerako jarduerak) ikastegiek antolatu edo baimendu badituzte).
—28 urte baino gutxiago daukaten EHUko ikasleek ez dute baldintza hori bete behar. Izan ere, dagoeneko eskola asegurua daukate, ikasketak egiten ari direlako Euskal Herriko Unibertsitateko fakultateetan, goi eskola teknikoetan eta unibertsitate eskoletan.
—EHUk oinarrizko istripu asegurua jartzen du bere ikasleen esku. Ordaindu beharrekoa 10,50 euro dira, ikasle eta ikasturte bakoitzeko, horretarako kontratatu den polizan jasotako baldintzen arabera. Ondorengo web-orrian ikus daiteke oinarrizko istripu aseguru horren estaldura zein den: Cum Laude Halaber, beste estaldura zabalago batzuk aurki daitezke web-orri berean, eta baita horien prezioak ere. Poliza hori sinatu nahi duten ikasleek adierazitako web helbidean aurkituko duten autolikidaziorako orria bete beharko dute.
• EHUko Bizkaiko kultur taldeak irekiak dira, bai EHUko kideentzat, bai EHUko kide ez direnentzat.
• Izena ematen den ordenaren arabera egingo da matrikula, bestelako irizpide bereziak ezartzen dituzten ikastaroetan izan ezik.
• Kultur talde bat abian jartzeko, ikastaro horretan eskainitako plazen erdia bete beharko da.
• Ikastaroetara joatea nahitaezkoa da, aukera askeko kredituak eskuratu ahal izateko.
• Izena emateko zenbatekoa ordaintzeak ez du matrikulatzeko eskubidea bermatuko.
• Egindako matrikulak behin-behinekotzat hartuko dira. Behin betikotzat joko dira, arautegian xedatzen diren betekizunak egiaztatuta baino ez. Egiaztapena LAU hilabeteko epean egingo da, izena eman denetik zenbatzen hasita. Lau (4) hilabeteko epean kontrakoa ebatzi ezean, matrikula onartutzat hartuko da.
• Matrikula-dirua ez da itzuliko, Kultur Kudeaketarako Bulegoak kultur taldea deuseztatu ezik.
• Matrikula ezeztatzeko eskatuz gero, ez dira inola ere ordaindutako prezio publikoak itzuliko.
• Talde bakoitzaren prezioa haren baldintza berezietan zehaztutakoa da.
• Matrikula-bulegoan eman diren ordainagiriak eta imprimakiak baino ez dira onartuko.
• Taldeak hasi eta bukatzeko egunak informazio moduan ematen dira, baina ez dira inola ere lotesleak.
• Formularioetako datuak EHUren erregistro informatikoan sartuko dira, abenduaren 13ko Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoko 5. artikuluan arautukoarekin bat etorrita.
Jakinarazten dizugu datuak atzitu, zuzendu, ezereztu edo datuen aurka egiteko eskubideak balia ditzakezula. Horretarako, idazki bat igorri behar diozu UPV/EHUko DBLO segurtasun-arduradunari helbide honetara:UPV/EHU - Errektoregoa - Sarriena auzoa, z.g. 48940 Leioa (Bizkaia). Idazkiari zure identitatea egiaztatzeko dokumentuaren kopia erantsi behar diozu.