UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Bizkaiko Kultura-kudeaketa
Bizkaiko campuseko kultur jarduaren aurkezpena


Hemen  BizBAKen (Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura) 2010eko udazkeneko programazioari buruzko informazio guztia aurkeztu nahi dizuegu. BizBAK duela gutxira arte UPV/EHUko Kultur Kudeaketako Programa izan den horretatik sortutako unibertsitateko kultur proposamen berria da.

Proiektua gutxi barru Unibertsitatea Bilbora ere zabalduko delako berritu da, 2010/2011 kurtsoan inauguratuko baita Álvaro Sizak diseinatutako areto nagusi berria. Horri esker, gainera, hirian gero eta selektibo eta askotarikoagoa den kultur eskaintzaren esparruan presentzia aktiboa izango dugu.

Hori dela eta, Unibertsitatearen proposamena da erakunde gisa komunitatearen gainerakoari eskaintzen diogun horretan (alegia, zorroztasun akademikoa eta kultur bikaintasuna) jartzea arreta, aukeren eta egoeren arabera maila askotan jende ezberdinari zuzen dakiokeen programazioaren esparruan.

Eskaintza hori hiru hileko programetan zehaztuko da formalki. Aipatu programak urtaro bakoitzarekin sortutakoak izango dira eta, gai beraren babesean, era guztietako erakusketa, antzezpen, hitzaldi edo hausnarketa proposamenak garatzeko aukera emango dute.

Hasteko, lehenengo urte honetan ezberdinak baina elkarren osagarri izango diren hiru programa prestatu digu “Errealitate garaikideak” ideiaren inguruan. Hala, beren edukiek “Gorputzak” (2010eko udazkena), “Espazioak” (2010eko negua) eta “Hitzak” (2011ko udaberria) ideien inguruan egun egiten diren irudikapenak erakutsiko dizkigute.

Liburuxka honetako ideia horrek berak ere, aurrerago programazioaren testuingurutik sortuz joango den beste argitalpenen batekin batera, bai gure hirian eta gertueneko komunitateetan bai oro har kultura guztietan mende berri honen hasiera bereizten duen testuinguru konplexu honetara beste era batera hurbiltzeko UPV/EHU egiten ari den ahaleginaren parte izan nahi du.

Hortaz, aurrerantzean gure proposamenei jarraitu nahi dietenak hala egiten hastera gonbidatzen ditugu, koaderno honetan aurkezten ditugun informazioan eta hausnarketarako elementuetan oinarrituta.

Nolanahi ere, baterako ibilbide luze eta aberatsaren hasiera izatea espero dugu.

Agur!

 

Gabriel Villota Toyos

BizBAKeko zuzendaria

Azken eguneratzea: 2010/09/17