
MUSIKetan
2012/2013
Lopez de Haro Kale Nagusia 19-21.
BBK Sala
20:00
| |
Peter Hammill Urriak 7 Bere burua gehienbat kantuetako hitzen idazletzat hartzen du, baina soinu hutsekin eta orkestrekin lan eginez ere gozatzen du, edo gitarra elektriko baten hiru akorde baino ez erabiliz, edota pianoan baladak joaz. Peterren lan bakoitza —sarritan diskoko kantu bakoitza— aurrekotik nabarmen bereizten da, baina aldi berean kantu guztiek daramate haren marka berezia. Edozelan ere, bi indar dira nagusi haren lan guztietan: musikaganako maitasuna eta errepikapenaren izua. |
| |
Lou Lesage Urriak 21 Octubre Lou Lesagek abesten duenean, Cat Powerren eta Killsen arteko nahasketa dakar gogora, lehenengoaren ahots-inflexioengatik eta bigarrenaren rock indartsuagatik. ForgottenChildek, bildumako lehen abestiak, giro suntsikor batekin jolasten du, Mazzi Starrek izango lukeen magia iluna dario; gainerako kantak, berriz, elektrikoagoak dira. Blondie (Dirty Looks izena egoki jarrita) beltzarana dakar gogora, PJ Harveyren (Private Life) oroitzapen onak, hala nola Shangri-Lasen (NeverCanWait) deskuidua eta eramaten uzteko grina. Pariseko rock eszenaren aurpegia da, eta nerabe matxinoaren papera jokatu zuen LOL filmean; harrezkero, etorkizuneko PJ Harveytzat jotzen dute. |
![]() |
Haight-Ashbury Azaroak 11 Noviembre HAIGHT-ASHBURY hirukote bat dira, Peter Paul and Mary, Crosby Stills and Nash eta Motorhead (onak zirenean) bezalakoak. Baina talde honen soinua ez da halabeharrez aurrekoenen antzekoa. Mendebaldeko Kostaldeko pop polit eta alaia jotzen dute, harmonia itxi eta muturreko harmoniez beteta, eta, batzen direnean, zure gorputzeko azken ilea ere tente jartzen dizute. |
Nervous but Excited
Azaroak 25 NoviembreMichiganeko Nervous but Excited duoak egiatasunez landutako istorioak eta benetan bakarra den harmonia uztartzen ditu, bikoteak berak Folk Oldarkor Atsegingarria izendatu duena sortzeko. Kantautore eta instrumentu anitz jotzaile bitxi biek, Kate Peterson & Sarah Cleaverrek, gitarra akustiko eta elektrikoak, mandolina, banjoa, ukelelea, kariloia, baxua eta harmonika jotzen dute -eta, beste gauza batzuen artean, barre pila bat egiten dute. Barrea da “atsegingarria”. “Oldarkorra” beren harmonietan harilkatuta dago, modu liluragarrian hedatzen direnak, eta euren hitz kontzienteetan. Beren errepertorio originaleko istorioak narrazio adimentsu eta barnerakoiak eta politikoki zuhurrak dira, maitasunari eta galerari buruzko eraman handiko abestiekin tartekatuta, bihotza erremediorik gabe uzkurtuko dizutenak. |
![]() |
Tom Russell Abenduak 16 Diciembre Tom Russell narrazioaren maisu bat da, eta Mesabik, Shout! Factory zigiluarekin argitaraturiko bere bilduma berriak, kantautorearen orain arteko istorio erakargarri eta ospetsuenetako batzuk biltzen ditu. Badago hari gidari bat bere abesti guztietan, batzuetan ezkutatu egiten dena, baina erremediorik gabe lerro sendo bat markatzen duena, Mexikoko mugako Juarez hiriaren arriskugarritasuna Los Angeles hiri erreal eta artifizialarekin eta Iron Range deritzon Minessotako eskualde ezatseginarekin -diskoaren Mesabi izenburua- lotuta. |
| |
Elliott Murphy & Olivier Duran Urtarrilak 13 Enero Elliott Murphy, zalantza barik, pertsonaia apartekoenetariko bat da Rockaren historian. Parisen bizi den newyorktarra, Manhattanetik eta diskoetxe multinazional handietatik erbesteratua, askok rock konpositore sutsu, jantzi eta adimentsuentzat jotzen dute. Musikaren negozioan dituen miresleak oso ugariak dira, R.E.M taldeko Peter Buck, Lou Reed, Tom Petty, John Mellencamp eta Elvis Costello izarrak barne. Olivier Durand Le Havren, Frantzian, jaio zen. Herri hori rock and roll musikarien tradizio handiagatik da ezaguna, eta sarri “Liverpool frantsesa” deitu izan zaio. Elliot Murphyrekin elkartu aurretik, Little Bob taldeko gitarrista bakarlaria zen, rock and roll frantsesaren talde mitikoetako batekoa. |
| |
Paddy KeenanUrtarrilak 27 Enero Paddyren estilo ireki eta zolia zuzenean lot daiteke Irlandako zenbait gaitero handiren jotzeko erarekin, esaterako, Johnny Doranenarekin; Paddyren aitak zein aitonak ere horrela jotzen zuten. Paddyk, The Bothy Band taldea hautsi ondoren, aurrera egiten jarraitu du artistikoki, bakarlari. Paddyk AEB, Kanada eta Europa osoan zehar jo du, eta oso errespetatua izan da egondako leku guztietan. |
| |
China Crisis Otsailak 17 Febrero
LIVERPOOLek pertsonaia aparteko eta gogoangarrietariko batzuk eman dizkio pop musikaren munduari. China Crisis, 80ko hamarkadan lagun zituzten Mersey ibaiaren bestaldeko Orchestral Manoeuvres in the Dark (Orkestra-maniobrak Iluntasunean) bezala, ez ziren esamesen zutabeetan atera, eta ez zieten argazkirik egin diskoteka batetik balantzaka ateratzen, baina konposatzen zuten musika lasai eta soilak hobeto jasan du denboraren igarotzea, euren garaikide zaratatsu eta arranditsuagoei dagokienez. |
| |
Martin Carthy Martxoak 03 Marzo Bai folk klubetan (horien alde egiten jarraitzen du), bai agertoki gainean kontzertu batean, bai telebistako agerraldietan (BBC 2k “Originals” izenburupean egindako musikari buruzko dokumental txalotuen bateko protagonista izan zen), paper gutxi daude Martin Carthyk jokatu gabeak. Balada abeslaria da, gitarrista elektriko eta akustiko abangoardista, material berriaren jotzaile baimendua baita. Beti nahiago izan du bere jakin-min musikal aseezina jarraitu eta ase bere leku pribilegiatua baliatu baino. Agian, esanguratsuena Atlantikoko alde bietako artisten belaunaldi batengan, Bob Dylan eta Paul Simonengan barne, eragina izan duten abesti tradizionalen bere gitarra moldaketak dira. |
| |
Coshiva
Martxoak 17 Marzo
|
| |
Arnaldo Antunes, Edgard Scandurra eta Tounami Diabaté Apirilak 07 Abril Proiektu bitxi honek batu egiten ditu Brasilgo musikaren izen handietako bat, Arnaldo Antunes (tribu-musika egiten dutenetako bat, Carlinhos Brown eta Marisa Monterekin batera) eta Afrikako musikaren erreferenteetako bat, Toumani Diabaté, besteak beste, Björk, Damon Albarn (Blur) eta Afrocubismekin lan egin duena. Hiru musikari hauen arteko topaketa lehen begi-kolpeko maitasuna izan zen. Entsegu bat besterik ez zuten behar izan, hurrengo egunean publiko aurrean jo zuten. Elkarren artean hain ondo moldatu ziren, non berehala erabaki zuten Afrikara zein Brasilera bidaiatzea elkarrekin A curva da Cintura harribitxia grabatzeko. |
![]() |
Eddi Reader
Apirilak 21 AbrilEddi Reader-en ahots xamur eta erromantikoaren nahasketa berezia hain molde zorrotz eta eragingarrian dago gainazpikaturik, ezen abeslari berdinik gabe eta boteretsu egiten baitu gaur egungo ingeles musikan. Ahaleginik egin gabe, folk musikako abeslaririk hunkigarri eta liluragarrienetarikoa bilakatu da. Haren teknikaren perfekzioa ondo ezaguna da, baina haren abesteko modu sakon eta kalitatekoak gailenarazten du. Eddi entzuleak hunkitzeko ez ezik, bere bizipenak haienekin lotzeko ere gauza da. |
| |
Kuunkuiskaajat Maiatzak 05 Mayo Susan Aho eta Johanna Virtanen 2008an hasi ziren duo moduan Kuunkuiskaajaten, eta 2010ean Finlandia ordezkatu zuten Eurovisionen, Oslon. Neskak oso ezagunak dira, Värttinä taldeko kideak izan zirelako, Finaldiako world music talde famatuenekoak. Bertan duela 10 urte baino gehiago ezagutu zuten elkar eta harrezkero banaezinak bihurtu dira. Taldearen musikak zapore etniko handia du. Folk finlandiarraren, dantzatzeko antzinako musikaren eta gypsy musikaren arteko nahasketa da. Euren musikak emozio zirraragarriak eragiten ditu eta emanaldiak freskoak, energiaz beterikoak eta harrigarriak izaten dira hasieratik. |
| |
Phil Cunningham & Aly BainMaiatzak 19 Mayo Phil Cunningham Edimburgon jaio zen 1960an. Bere musika karrera 3 urte zituela hasi zuen, esku-soinu ikastaroak eginez. Urte batzuk beranduago txirribitarekin hasi zen, eta bere hastepenak musika klasikoaren eskutik izan baziren ohiturazko musikarekiko maitasuna eta jakinmin sakona. 16 urte zituela, Phil, John bere anaiarekin batera, Silly Wizard eskoziar taldeari lotu zen, 1967tik 1983ra bertan jardun zutelarik talde honekin batera, berezko musika estiloa garatu zuten, harrera ezin hobea izanik, bai Eskozian bertan, baita Europa, Canada eta EE BB- an ere. Urte horietan, Phil telebista, irrati, zinema eta antzerkirako musikagile eta aktore lanetan hasi zen. 1983an, Phil-ek Silly Wizard taldea utzi zuen eta bakarrik jotzen hasi zen. 1985 eta 1987 artean, Relativity talde handian jo zuen, Johnny anaiarekin, eta Irlandako Michael eta Triona O'Domnaill neba-arrebekin. Aldi horretan, bakarkako beste bi lan grabatu zituen, Airs and Graces (1984) eta The Palomino Waltz (1989). Oraintsu, musika-zuzendari eta musikagile aritu da BBC Scotland telebista katearen saio batzuetan. Gainera, The Highlands & Islands Suite abestia ondu zuen, eta, Glasgow Royal Concert Hall-en aurkeztu zuten orkestra-lan hori. Birak egin ditu beste musikari batzuekin, hala nola, Bonnie Raitt eta Kepa Junkera-rekin, eta CAP grabazio estudioa zuzentzen du. Aly Bain Lerwick-Shetland-en jaio zen, eta hamaika urte zituela biolina jotzen hasi zen, Shetlandeko musika tradizionalaren maisu ospetsu Tom Andersonek irakatsita. Urte batzuk eman zituen bazter horietan jotzen, baina gero Eskoziako hegoaldera joan zen, eta hantxe Arthur Argo musikari hasberria ezagutu zuen (artean, Billy Connelly-ren agentea zen). Aly-ren jotzeko molde ikusgarriari esker, tonalitatea eta trebetasun teknikoa lagun, jendeak berehala hartu zuen aintzakotzat. |
MUSIKetan
2012/2013
BBK Sala, 20:00
Sarrerak gonbidapenarekin
Sarrerak kontzertu bakoitza baino 14 egun lehenago eskuratu ahal izango dira. Unibertsitateko kideek, identifikatu ostean, gehienez 2 gonbidapen hartu ahal izango dituzte pertsonako.
Ez da aurretiko erreserbarik egongo, ez eta posta bidezko bidalketarik ere.
Gonbidapenak hartzeko / Recogida de invitaciones:
BILBAO
BIZKAIA ARETOA. UPV/EHU
Avda. Abandoibarra, 3.
Jendaurreko ordutegia hau izango da: 8:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera / El horario de atención al público será de 8:00h a 20:00h, de lunes a viernes.
LEIOA
BIZKAIKO CAMPUSEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA Apia Bidea - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Behea
Sarriena, z/g.
Kontaktua: Merche
Ordutegia sarrerak hartzeko: Astelehenetatik, ostiraletara, 9:00etatik 11:00etara