UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Bizkaiko Kultura-kudeaketa

Presondegietako ikasleen harrerako zerbitzua

Presondegietako Ikasleen Harrerako Zerbitzua 2005. urteko martxoan sortu zen, Presondegietan dauden eta EHUn goi-mailako ikasketak egiten hasi nahi duten edo hasitako ikasketak jarraitu nahi dituzten ikasleei laguntza eskaintzeko helburuarekin.

Zerbitzu hau sortzeko, kontuan hartu zen Euskal Herriko Unibertsitatearen protokoloa Presondegietan diren Pertsonei buruzkoa. Protokolo hori, hain zuzen, aho batez onartu zuen Gobernu Kontseiluak, 2004ko urriaren 28an. Ondoren, II. ERANSKIN moduan argitaratu zen Lehen eta Bigarren Zikloko Irakaskuntzarako Kudeaketa Araudian; hain justu, 2005eko irailaren 16ko EHAAren 177. zenbakian.

Auzitegi Gorenak protokoloaren baliogabetasun-epaia eman zuen eta, honen ondorioz, beraren jarduera akademiko guztiak bertan behera geratu ziren 2008-2011 akademi ikasturteetan.  Gerora, UPV/EHUk errekurtsoa egin zuen auzitegi konstituzionalaren aurrean eta honek protokoloaren aldeko epaia eman zuen 2012.eko abenduan.

Zerbitzuak, hortaz, jardunari berrekin dio eta arreta eta laguntza eskainiko die atzerriko presondegietan diren ikasleei.

Espainiar estatuko presondegietako ikasleak ezin har ditzake UPV/EHUk, Presondegietako zuzendaritza nagusiarekin komeniorik ez dagoen artean, kontuan hartu behar baita indarrean egon badagoela ekainaren 30eko 6/2003 lege organikoa, ikasleoi eskaini beharreko arreta ezinezko egiten duena.

ZER JARDUERA MOTA ESKAINTZEN DU ZERBITZU HONEK?

Gai akademikoak eta/edo administrazio arloko gaiak kudeatzeko, Presondegietako hezkuntza arduradunarekin eta Unibertsitate Zerbitzu eta Zentroetako arduradunekin elkarlanean jarduten da.

Unibertsitatera sartuko diren ikasleak

Unibertsitatera sartzeko frogen kudeaketa 25 urtez gorakoentzat:

  • Informazio materiala eta irakasmateriala bidaltzea
  • Etsaminen kudeaketa
  • Emaitzak jakinaraztea

Unibertsitateko ikasleak

  • Posta bidez informazioa eta aholkuak ematea hauei buruz: ikasketak, titulazioen eskaintza, arautegia, protokoloa, etab.
  • Ikasleen eta Unibertsitateko Sailaren arteko bitartekaritza, ikasketen arloko galderei erantzuna emateko.
  • Informazio materialak egitea ikasleentzat
  • Irakasmateriala bidaltzea (programak, artikuluak, liburuak, etab.)
  • Etsaminen kudeaketa
  • Emaitzak jakinaraztea

NON DAGO KOKATUTA? NOLA JAR NAITEKE HARREMANETAN ZERBITZUAREKIN?

Zerbitzua Campus Pabiloian kokatuta dago.
Manuel Lardizabal Pasealekua 2, 20018 Donostia.
E-maila: sacp@ehu.es
Tfnoa: 943 01 5207
Faxa: 943 01 5182
Harrera ordutegia:
Astelehena, asteartea eta osteguna: 9:00-13:30 / 15:00-16:30
Asteazkena eta ostirala: 9:00-13:30

Azken eguneratzea: 2012/02/23