
Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo
Bizkaia Aretoa arkitekturaren aldetik Bilboko itsasadarrean garrantzi handia duen eraikina eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak herritar guztiengana hurbiltzeko egiten duen ahaleginaren beste emaitza bat da. Ildo horretatik, Álvaro Sizaren eraikina erakusleiho aparta da inaugurazio erakusketa bat prestatzeko, helburu harturik unibertsitate bat garen heinean gure nortasunaren ezaugarri diren bertuterik onenak azaleratzea: bikaintasun intelektuala eta kritikotasuna.