UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Bizkaiko Kultura-kudeaketa
Bizkaia Aretoko Erakusketa Gelak
   

León Ferrari

ARGENTINA

INSTALACIÓN LEÓN FERRARI

Urriaren 24 – Azaroaren 30

11.00-14.00
17.00-19:45

Larunbata eta jaiegunak itxia

Sala Chillida Erakusketa-Aretoa – Bizkaia Aretoa, EHU/UPV.

Abandoibarra, 3. BILBAO

León Ferrari (1920ko Irailaren 3an jaio zen Buenos Aires-en) eta artista plastikoa da.

Veneziako Nazioarteko Bienaleko 52.garren edizioan artista onena bezala izendatu zuten eta Urrezko Lehoi Saria eman zioten.

New York Times-ek bizirik dirauten munduko bost artista plastiko garrantzitsuenen artean kokatzen du.

Beraren obrako zutabeak: gerrak, edozein motatako intolerantzia eta erlijioa dira.

“Ni ez naiz bereziki antiklerikala eta ateoa. Antiklerikalek Eliza eta apaizak dituzte helburu, eta ateoek Jainkoaren existentzia ukatzen jarduten dute. Eta ni ez naute kezkatzen gauza horiek, baizik eta erlijioak berak, liburu sakratuek, Bibliak (...) nire kezka erlijioaren esentziari buruzkoa da. Jainkorik dagoen ala ez, hori bigarren mailakoa da. Nire ustez garrantzizkoa dena da jainko hori duela mila urte existitu zela eta existitzen dela jendearen buruan. Bibliako jainko hori interesatzen zait, Antzinako Testamentukoa zein Berrikoa, eta jendeak egiten duen liburu sakratuen itzulpen bitxi hori, izugarriak direnak, eta mugarik gabeko ankerkeria dutenak. Jesus bera alde psikiatrikotik bakarrik salbatuko litzatekeen pertsonaia bat da. Inork psikoanalista baten aurrean ustez Jesusek esandakoak esango balitu, diagnostikoa paranoia eta eskizofreniarena litzateke, horrela baino ez litzateke ulertuko torturara kondenatu gintuen norbaiten burugabekeria (...)”.

Nik uste dut artea erabili egin daitekeela; sinesten dut artearen funtzioan. Eta botereak kontuzkotzat jotzen dituen gaietan, sexuan eta erlijioan, kasu, zentsura -balego- barregarri utziko duten irudiak bilatzen saiatzen naiz. Arte politikoan, adibidez, batek natura hiltzat har dezake politika, eta kasu horretan artistaren kezkak obra izaten jarraitzen du. Beste aukera bat da artea militantzia baten arabera erabiltzea, estetikoaz haragoko zerbait esateko.

 


 

 

Acebal Idígoras (1912-1977)
Entre la realidad y el idealismo 

Komisarioa: Xabier Sáenz de Gorbea

Urriaren 24– Azaroaren 30

10.00-19.45

Larunbata eta jaiegunak itxia

Axular eta Etxepare Erakusketa-Aretoa – Bizkaia Aretoa, EHU/UPV.

Abandoibarra, 3. BILBAO

 

Jaio zela ehun urte bete direlako antolatu da Arturo Acebal Idígorasen erakusketa. Atzera begirako erakusketa da, eta artistaren bilakaeraren etapa guztietako lanak biltzen ditu. Tres Algarrobosen jaio zen (Argentina) 1912an, eta tartean haur zela Bilbora itzuli zen; bertan, Arte eta Ofizio eskolan ikasi zuen. Gustavo Maezturekin kolaboratu zuen, eta material berriak ikertu zituen, besteak beste, beira zementua; bidenabar, herriaren errealitate soziala margotu zuen. Unión Arte elkarteko kide izan zen, eta Gerra Zibilaren ondorioz Buenos Airesen erbesteratu zen. Han, margolari eta zeramikari gisa ibilbide paraleloa garatu zuen, Bikandirekin batera lan eginez. 1948. urtean Bilbora itzuli zen, eta harrezkero bi lan ildoak luze eta zabal garatu zituen; egindako azken erakusketan brontzezko artelanak izan zituen ikusgai. Arte Eder Museoan bederatzi obra ditu.


 

Azken eguneratzea: 2011/11/07